Proiektuak, programak eta dinamicak

HAUR SEXUALITATEA ETA ANIZTASUNA LANTZEKO DINAMIKAK ETA PROIEKTUAK
UMEEN SEXUALITATEAK

Ume bakoitzak sentitzeko, adierazteko eta bizitzeko modu propioa eta berezia du. Benetan bakarra eta berezia da eta beraz, bakoitza sexualitate bat dela diogu. Sentimenduak, desirak, erotika adierazteko moduak anitzak dira eta bakoitzak bere bizipen propioak ditu bere sexuazio prozesuan. Haur bakoitzari, aukera guztietan bizitzeko eta hezteko eskubidea izatea bermatu behar zaio, aukerak sexualitatea askatasunean bizi eta adieraztea suposatuko luke.

Umeekin sexu heziketa egiten dugunean lortu nahi duguna zera da: laguntzea eta zertan; ba bakoitzak bere izate, ezaugarri, baldintza sexuatua, erotikoa eta maitekorraz jabetzea, ezagutzea, onartzea, adieraztea, disfrutatzea eta antolatzen ikastea.

Beraz, sexu hezkuntzan ez dugu hitz egiten “egiten dugun sexualitateaz” (portaera sexualetaz edo jolas erotikoetaz ), eta ezta ere “sentitzen dugun sexualitateaz” (afektibitatean soilik arreta ipiniz); gure helburu garrantzitsuenaz ari gara, hau da “sexualitateaz” (garenaz) ari gara.

Umeen sexualitatea eta helduena oso desberdina denez, kontuz helduen ikuspegiak ez interpretatu umeenen hitzak edo portaerak.

RainBOW proiektua gomendatzen dizuet, filme eta dinamika oso interegarriak ditu.

arratoia

arratoa

SEXU IDENTITATEA, GENEROA ETA AUKERA BERDINTASUNA LANDU BEHAR DIRA
Ume txiki-txikiek guztiz “genialak” dira, baina adinarekin eta gure kulturaren imitazioaren bidez “helduen morala” bereganatzen dute. Jolasak, koloreak, laztanak, hitz egiteko moduak… umearen araberakoak dira sexua kontutan izan gabe? Ez, oraindik ere ohitura sexistak jazotzen dutenez, sexu markak eta kulturaren eragina hausnartzeko bitartekoak eskuratu behar dituzte.

imagesCACX9F5R

NERABEEN SEXUALITATEA “BERANDU EZ HELTZEKO”
LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAKO PROGRAMA 2004-2012

HELBURUAK:
– Pertsona baten sexuazio prozesua ez da ume, gazte edo heldu horren adinaren araberako. Bere bizitzan zehar pertsona horrek izan dituen esperientzia, jabekuntza eta eragozpenei aurre egiteko (edo ez egiteko) aukeren araberakoa izango da sexuazio prozesua.
– Sexuen ezagupena. Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak hausnartu, eta aldi berean desberdintasun horien intersexualitatea ezagutu.
– Eredu edo modu guztiei balio berdina eman, femenino, neutro zein maskulinoari.
– Bi sexuen arteko elkarbizitzan eta harmonia bultzatu. Bera identifikatzen den sexuaz gain, beste sexuaren kodeen ulermena izan dezaten bultzatu.
– Pertsona bakoitzari bere sexuazio prozesuarekin ondo sentitzeko garatu nahi eta ahal dituen alderdiak garatzen lagundu.
– Sexuak edo generoak ez dira funtzio, betebehar edo eskubideen araberakoak, pertsonaren araberakoa baizik.
– Sexuen aniztasuna ezagutzea, onartze eta baloratzea.

FITXAK

ZERDASEXUA

garapena

SEXUAZIOPROZESUA1

SEXUAZIOA2

NESKENGENITALAK

MUTILENGENITALAK

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: