Diver Sex “Educación en Diversidad Sexual”

cartelDiverSex

Sexu Informazioa Bulegoak eta Berdintasun Arloak Marienean (Kareaga Goikoa 54), ekainaren 13an, 17:00etatik 20:30etara egingo den aniztasun eta sexu heziketari buruzko mahai ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Hezkuntza topaketa hauetan haurtzarotik gaztarora bitartean aniztasun sexuala lantzeko dauden filosofia, metodologia eta bitartekoak azalduko dira. Mahai ingurua mundu guztiari irekia dago, baina modu berezian irakaslegoa, familiak eta hezkuntza ez formalean lanean dauden hezitzaileei zuzendu dugu. Urte askotan sexu hezkuntzan diharduten hizlaria oso egokiak izango ditugu. Nerea Sanchok, EHU-ko irakasleak, umeen sexualitateaz hitz egingo digu. Javier Zapiainek, Sexu Muxu proiektuaren arduradunak, institutuen errealitateak azalduko dizkigu. Aldartek, funtsezko gaia landuko du, sexu ezberdintasunengatik egiten den bulling-a. Ondoren, parte hartzaileen artean ezagutzen ditugun esperientziak, bitartekoak, zalantzak eta interesak amankomunean ipini ahal izango dugu. Animatu eta parte hartu

La Oficina de Información Sexual y el Área de Igualdad os invitamos a participar en una mesa redonda sobre Educación y diversidad sexual el 13 de junio de 17:00 a 20:30, en Marienea (Kareaga Goikoa 54). En este encuentro educativo se expondrán las filosofías, metodologías y recursos educativos, para abordar la diversidad sexual desde la infancia y hasta la juventud. La mesa redonda esta dirigido a todos los públicos, pero de forma especial al profesorado, familias y personas educadoras del ámbito no formal. Contamos con ponentes referentes y de muchos años de experiencia. Neresa Sancho, profesora de la UPV, comenzará hablándonos de la sexualidad infantil. Javier Zapiain, responsable del proyecto Sexu Muxu, nos aportará la realidad de los institutos. Aldarte abordará una tema fundamental, el bulling por ser sexualmente diferentes.Después, podremos compartir entre las personas que participemos experiencias, recursos, dudas e intereses que nos ayuden a educar en diversidad sexual. Os animamos a que acudáis.

Sexu Aniztasuna

http://www.hikhasi.com/artikulua/1408

Artikulo oso interesgarria gomendatzen dizuet.

Seme-alaben afektibitate eta sexu aniztasunaren heziketaren gaineko hausnarketa egiten badugu, ondorio garbi batera heltzen gara, ez direla haurtzarotik aukerak mugatu behar, sexu aniztasuna landu behar dela.
Gaur egun, oraindik, irudikapen heterosexualean hezten ari gara umeak, erabiltzen diren materiala, ipuinak, marrazkiak eta hizkuntza bera ere, heterosexistak dira. Beharrezkoa da haurrak sexu aniztasunean heztea, lehen eta bigarren mailako sexualitaterik ez dagoela erakutsiz.
Denbora luzez pentsatu izan da haurrek ez dutela sexualitaterik baina egun badakigu ez dela horrela, gure sexualitate prozesua jaiotzatik heriotzaraino doa. Haurrari jaio orduko sexua esleitzen zaio eta familiak ezberdin ikusiko du umea, neska edo mutila bada. Momentu horretatik aurrera heterosexualitate prozesuaren irudikapena martxan jartzen da.

Haurrak ez ditu horrenbeste ezberdintzen, sexuala eta ez sexuala. Beraien sexualitatea urrun dago sexualitatearen ikuspegi genitalizatutik eta ugalketarako sexualitatearen ikuspuntutik, umeentzat dimentsio sexuala, afektiboa eta soziala oso lotuak daude. Beraz, sekula ez epaitu helduen ikuspuntutik haurrek egiten dutena, une horretan erantzun bat ematen ari bagatzaizkio haurren sexu hezkuntzari.
Haurrak plazerra eta lotura afektiboa izateko behar handia sentitzen du eta ukimenak, giza-aurpegiak, ahotsak… erakartzen dute. Sexu heziketa, atxikimendu harremana duten pertsonekin hasten da. Gertuko pertsonekin ikasten da modu intimoan komunikatzen: laztanak, hitz goxoak, besarkadak… Hor ikasten du umeak maitatua izateko eskubidea duela.Haurren sexualitate prozesua aurrera doan heinean, helduek transmititutakoa prozesu horretan islatzen da, eta bi urterako jada neska edo mutil sentitzen dira. Baina sentimendu hori ez dute beraien hormonek sortu bakarrik, euren itxurak eta bizi izan duten sozializazio prozesu labur horretan ikusitakoak eragin zuzena baitu.