LURRALDE EROTIKOA

Lurralde erotikoa

Donostialdean mugimendu erotikoa martxan da, sedukzio tailerrak, pintxo pote erotikoak eta  pasadan asteburuan ligodromo festa. Bertara 100 pertsona baino gehiago hurbildu ginen interes anitzekin, batzuk ligoteoaren jolasaldian arin eta errez aritu ziren, beste asWriteko gaueko azken orduetan hasi ziren jokoan.

Onartu beharra dago, euskal kulturan ligatzeak ez du lekurik. Ohartu eta onartu “puritanoak” garela eta gainera koadrilan gaudenean ligatzea ezinezkoa izaten dela, lagunak kontu hauetan ez dugu elkar laguntzen. Eta ni koadrilan joan nintzen.

Donostiarrek egindako ligatze jatorraren dekalogoan bitxikeri batzuk ezagutarazi nahi dizkizuet, interesa duzuenontzat 10 puntuak  dssirez facebook-ean aurkituko dituzue.

Haiekin bat nator, helbururik ez izatean dago mamia! Kontua ligatzearen jokoaz gozatzea baita.Eta adi zera esaten duten: “ez dugula ziurtzat joko harremanen intentsitatea areagotu behar denik”! Nik esango nuke ezta elkar ulertzen ari garenik ere!

Komunikazioan aparteko puntua hauxe iruditu zait; “ez dugu ezkutatuko seduzitzen ari garen pertsona egoera larrian jar dezaken informazio aipagarririk”. Adibideak burura etortzen zaizkigu ezta? Hainbat gauza jakin izan bagenu. Baina bestalde, non dago muga, zer esan beharra dago? Transexuala naizela? Orgasmorik gabekoa? Bikote irekia dudala?

Eta bukatzeko gogorarazten digute ligatzen gaudenean ez dugula pertsona errefusatzen, interesatzen ez zaizkigun proposamenak baizik. Norbere dekalogoa egitera gonbidatzen zaituztet, eta anitzera.desira-ren facebook-ean jartzera ea zer ateratzen den Hego Uribeko herrietan.

portada

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: