Sexu Erasoa: Indarkeria Matxista

violenciaUdan honetan eraso matxistei aurre egiteko hainbat ekintza egin behar izan dira. Batzuk erasoak saihesteko eta kaleak eta jai guneak beldur gabeko lekuak bihurtzeko asmoarekin. Beste batzuk, tamalez Iruñean, Basaurin, Getxon edo Galdakaon gertatu zen bezala, erasoak egon ondoren, salatzeko eta ardurak eskatzeko. Mugimendu feministaren aldarrikapena egun bero hauetan zabaldu egin da, eta jendartea arazo bortitz honekin behin betiko bukatzeko grina erakutsi du plaza askotan.
Eraso hauek guztiz matxistak dira, eta ez dute zerikusia sexualitatea edo erotismoarekin. Harreman edo praktika sexual batean, elkarrekin gozamena, musukatzeko gogoa edo bestelako jolas erotikoen bizipoza praktikatzen da. Pertsonen arteko desira anitzen adierazpenak eta gozamen sentsazioak bizitzeko unea da. Gizona zein emakumearen desira bukatzen den unean, praktika sexuala bukatzen da. Nola ba ez gara konturatuko gurekin intimitatean dagoen pertsonaren desira bukatu dela? Ikaragarria da Sanferminetan bost mutilen artean neska bat bortxatzeagatik mutilek deklaratu behar izan zutenean, bostak guztiz lasai esatea: “neska nahi izan zuela”.
Adierazpen eta portaera sexistak identifikatzen, ekiditzen eta eraldatzen ez diren bitartean mutil askok hitzekin, genitalekin edo eskuekin erasotzen jarraituko dute. Gizon batzuek haien gogoeta inposatzea “normaltzat” hartzen baitute.
Adi egon! Bestela indarkeria justifikatzen bukatu ahal dugu; biktimak izan diren emakumeen azalpenak ukatzen, froga medikuak egon arren bortxaketa egon dela zalantzan jarriz edo erasotzailea biktima eta biktima erasotzailea bihurtuz.
Zer egingo dugu ezetza “ez” dela ulertzen ez dutenekin!? Zer egingo dugu koadrilako “babosoarekin”!? Zer egingo dugu futbolariak babestearren “adin txikiko prostituzioa” deitzen dioten egunkariekin izatez bortxaketak izan direnen kasuetan? Zer egingo dugu biktima zalantzan jartzen duen auzokidearekin?
Erantzun! Eraso mota guztien aurrean erantzun! Askatasuna eta maitasunaren alde!!
Jaiak beldurrik gabe gozatu!!

protocolo-fiestas

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: