Gorputzaren Jolasaldia

NIREKIN JOLASTU NAHI DUZU?

Sexualitate kontuetan aparteko gorputzak, sentsazioak, emozioak, interesak, beldurrak, lotsak, desirak edo harremanak jolasean jartzen dira. Jolasean bai… baina… zer da jolasa?

Izatez pertsona askok txikiekin jolasteko prest egoten gara. Kilimak, kukuak, doministikuak… edozein gauzarekin jolasten dugu eta sentsazio gozoak edo momentu alaiak sortzen dituzte. Amaren titiarekin jolasten, belarria laztantzen, ilea zurrupatzen, panpinak besarkatzen, genitalak kuxinarekin igurtziz, ezkontzetara jolasten, txakurra musukatzen… Gogoratzen duzue nola lortzen zenuten ongizatea txikiak zinetenean? Ume garaian jolas erotikoak guztiz egozentrikoa izaten dira, umeek haien gorputzarekin eta sentsazioekin jolasten baitute.

Bizitza eta sexualitatea zer diren pixkanaka konturatzen joan beharko gara eta norbere grina eta gozamen intentsuaren bilakaera bizitzan kokatzen ikasten joan beharko da umea. Eta garatzen denean beste pertsonak garrantzi handiagoa izaten joango dira. Askotan errealitatea jolasaren muga izango da baina horrek ez du esanahi, jolasa bukatu denik!

Umeen sexualitatean jolasa ezinbestekoa da? Jolasak gorputzak eta zentzumenak garatzen dituzte, garapen emozionalean laguntzen dute, eta komunikazio eta sozializazio prozesuak indartzen dituzte. Orduan…. helduen garapen onuragarriarentzat jolasa funtsezkoa izango da?

Sexualitatearen funtzezko osagarri jolasa da eta jolasean pertsonak zaintzen eta garatzen gara. Benitoren kantak gogoratzen digu “Grinen zirrarek naute edertzen” Jolasak, hausnarketak eta ausardia funtsezkoak dira horretarako. Sexualitatea pertsonaren ezaugarri distiratsuena da, ilunpean utziko dugu? Edo jolasteko prest gaude?

 

 

AnitzEraOtsailakLogoak

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: