ANITZERA proiektua

SEXUALITATEAREN ANIZTASUNA LANTZEKO EKIMEN PARTE HARTZAILEA

Sexualitate eskubide ezak, homofobia eta transfobia arazo larriak sortzen dituztenez LGTBQI elkarteak aniztasuna, askatasun eta eskubide sexualak aldarrikatu behar izan dute. Elkarte hauen lana jarraituz, aniztasun sexuala pertsona guztietara zabaltzeko proiektua da. Aniztasun sexuala ez da bakarrik lesbiana, gay, transexualen edo queer identitateen kontua, pertsona guztiona baizik.

CartelAnitzera

Aniztasuna gorputzetan, desiretan, sentsazioetan, gozamenean, harremanetan, emakume edo gizona izateko moduetan… sexualitatearen esparru guztietan dago. Baina gizartean harreman heterosexualak “norma” eta “ideala” bezala isladatzen jarraitzen da, gorputzak neurtu eta arautuak dira “edertasuna” eta “modaren” izenean, desirak mugatzen eta ukatzen dira….
Pertsona anitzak sexualitate anitzak bizi eta adierazten ditugu, horregatik proiektu honen helburua pertsona guztietara heltzea da, hau da adin, sexu, identitate, gorputz, desira, harreman, gaitasun, ezaugarri… anitzetara.

Gure gizartean erlijio eta ohituren izenetan sexualitatea isildua, ukatua, epaitua eta ezkutuan bizitzera behartu zuten. Horregatik oraindik lotsak, aurreritziak eta beldurrak sentitzen dira sexualitateaz hitz egiterakoan. Egoera hau gainditu behar da sexualitatea jaiotzetik hil arte garrantzitsua denez, aipatu, landu, zaindu, adierazi eta konpartitu daitekeen balorea dela plazaratu behar da.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: