Basauriko Sexu Informazio Bulegoaren Logotiparen Lehiaketaren Oinarriak

1.- GAIA

Sexu Informazio Bulegoak lehiaketa antolatu du bulegoaren irudia izango den logotipoaren diseinua aukeratzeko. Logotipoak lotura izan beharko du sexu zerbitzuaren filosofiarekin eta xedeekin.

2.- PARTE HARTZAILEAK

Lehiaketan hala nahi duten pertsona guztiek hartu ahal izango dute parte, adin mugarik gabe.

Parte hartzaile bakoitzak bi logotipo aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Proposamen bakoitza modu independentean izapidetuko da, eta eskatutako agiriak proposamen guztiekin batera aurkeztu beharko dira.

3.- FORMATUA ETA TEKNIKA

Lanak euskarri digitalean aurkeztu ahalko dira: JPG, TIFF edo PDF formatuetan aurkeztu ahalko dira.

4.- BALORAZIOA

Autorearen interpretazioa librea izango da, baina orijinaltasuna eta sintesia baloratuko dira, baita aniztasun sexualarekin eta aukera berdintasunarekin lotura izatea ere.

Proposamenak ebaluatzeko honako hauek lehentasun puntu gisa joko dira: sinpletasuna, moldagarria eta denboragabea izatea, iragartzeko eraginkorra izatea, proposamenaren kalitate estetikoa, sormena eta orijinaltasuna, eta editatzen eta kopiatzen erraza izatea.

Logotipoak teknikoki aldaketarik behar izanez gero, Sexu Informazio Bulegoak kasuan kasuko aldaketa aplikatu ahalko du, aurretiaz autoreari galdetu ondoren eta haren lankidetzarekin.

5.- SARIA

Saria 300 eurokoa izango da; ordainketa bakarrean ordainduko da, epaimahaiaren erabakia jakin eta handik bi hilabeteko epean.

6.- PROPOSAMENAK AURKEZTEKO MODUA ETA EPEA

– Proposamenak 2013ko maiatzaren 2ra arte aurkeztu ahalko dira, 14:00ak baino lehen betiere.

a) Posta elektronikoz igorriko da Dropbox-a erabiliz sexune@gmail.com helbidera, JPG, TIF edo PDF formatuan.

Mezuan bi fitxategi bidali beharko dira:

– Batean proposamen artistikoa edo logoa jasoko da, bereizmen handiarekin; aurkeztutako proposamenaren izena eta azalpena ere jaso beharko ditu.

– Beste fitxategi bat, Word formatuan, autorearen datuekin: izena eta abizenak, identifikazio agiria NAN zenbakia, telefonoak, posta helbidea, posta elektronikoa, webgunea eta curriculumaren deskribapena.

Horrez gain, autorearen aurreko lanen lagina ere atxiki daiteke.

b) Aurrez aurre aurkez daiteke, eskuz entregatuz Marienean; kasu horretan, logotipoa CD edo DVD batean grabatuta aurkeztu ahalko da, gutun-azal batean, autorearen ezizenarekin. Autorearen ezizena izango duen beste gutun-azal itxi batean autorearen datuak jasoko dira.

c) Parte hartzaile eta proposamen bakoitzari zenbaki bat emango zaio.

7.- EPAIMAHAIA

Berdintasun arloko zinegotziak, berdintasun teknikariak, Sexu Informazio Bulegoko sexologoak eta Berdintasun Kontseiluko ordezkari batek osatuko dute epaimahaia.

Epaimahaiak oinarri hauek interpretatzeko eta saria eman gabe uzteko ahalmena izango du. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.

8.- EPAIA

Erabakia izandakoan jakinaraziko da, eta Marieneako webgunean iragarriko da.

9.- OINARRIAK ONARTZEA

Lehiaketa honetan aurkeztuz gero, oinarrietako puntu guztiak onartu behar dira, nahitaez. Lehiaketa honetan parte hartzeak inplizituki dakar oinarri guztiak, epaimahaia eta haren erabakia onartzea. Epaimahaiak emandako epaiak ezingo dira inoiz aurkaratu, eta oinarrietan aurrez ikusi gabeko edozein egoera egokitzat jotzen duen moduan ebazteko gaitasuna izango du.

10.- HARREMANETARAKO

Informazio gehiago nahi izanez gero, Basauriko Sexu Informazio Bulegora hots egin dezakezue (900.10.17.09) edo Marienea 946124100

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: