Ipuin erotikoen lehiaketaren 1. saria

Aurten Euskarabilak ipuin erotikoen 17.lehiaketa antolatu du. Eneritz Dueso 19 urteko gazteak “Gurpila” ipuinarekin lehen saria izan du eta oso ipuin beroa, alaia y askea denez zuei eskaintzen dizuegu.

Gozatu eta zabaldu

GURPILA

Lanetik irten nintzen inoiz baino umore garratzagoa nuela bizkar gainean. Ezertarako astirik ez eta burua leher egitear nuen. Bizkarrean neraman poltsa barruko agenda hartu eta kiskaltzeko gogoak izan arren, hori ekiditeko haginak estututa mantendu nituen tarte luze batez.

Autoa ireki nuen zakar, poltsa barrura bota eta eseri bezain laster abiatu nintzen. Erosketak egin behar nituen, azkar bazkaldu eta gero jasoko nuen e-mail erasoa erantzun. Semea ikastolatik jaso eta ingeleseko irakasle partikularraren etxera eraman. Afaria prestatu eta senarrarekin ahalik eta umore onena azaltzen saiatu, gehiegi kezkatzen den horietakoa baita.

Supermerkatura joateko ohiko bidea hartzen saiatu nintzen, baina auto-ilara izugarria zegoen eta urduri jartzen hasi nintzen. Buruko-mina, izerdia, nekea, batek daki zenbat gauza batera.

Aurrera egiten zuen pixkanaka ilarak, baina biziki geldo eta eguzkiak begietan ematen zidan zuzenzuzenean. Atzeko agurea biraoka ari zen eta klaxonari ematen zion etengabe. Haserre nengoen, eta gero eta tenperatura garaiagoa zegoen autoan pilatuta, leihatilak irekita izanik ere.

Semaforo batera iristekotan nintzela ikusi nuen ezagun ez nuen errepide zahar hura. Ez dakit zergatik sartu nintzen bide hartan, ez bainekien nora eramango ote ninduen, baina ez nuen duda izpirik izan norabidea aldatzeko orduan.

Malda gogortzen hasi zen, eta damutzen ere hasi nintzen. Mendiko pista itxura zuen horrek. Gero eta estuagoa zen eta bihurguneetan ezinezkoa nuen jakitea beste autorik ba ote zebilen han. Eta bero sargori malapartatu hura, jasangaitza. Bizkarra aulkiari itsatsita nuela nindoan autoan.

Burua non nuen ez dakit, baina auto gorri baten kontra egin nuen talka. Ez nuen etortzen ikusi. Ez zen ezer handirik izan baina susto itzela hartu nuen.

Korrika batean irten nintzen autotik beste gidaria ondo ote zegoen ziurtatzeko.

Oihuka eta irainka irten zen gidaria autotik, ni baino zaharxeagoa zen emakumea. Izter biribilak zituen, eta soineko motz urdina zeraman, hondartzarako horietakoa, gerrialde oparoa eta hare gehiago bularraldea. Paparra agerian zuen eta lepauztaiaren inguruan tatuai bat. Hor hasi eta lore arrosa batzuk ezkutatzen zitzaizkion ile beltzaren eta lepoaren atzealdean.

Ezkerreko gurpila zuen zulaturik baina beste matxura handirik ez zitzaion nabari autoari.

Uneko haserraldia pasa zitzaionean bere burua aurkeztu zidan eta esan zidan ideia zipitzik ez zuela gurpilak aldatzeaz, goiko baserrikoen alaba zela baina gidabaimenik ez zuela eta mesedez ez deitzeko garabiari.

Bere autotik ozen entzuten zen Niko Etxarten Izan Gira abestia. Nahikoa eszena xelebrea zen hura. Esan nion saiatuko nintzela gurpilarenarekin baina ezin niola zin egingo gurpila aldatzea lortuko nuenik. “Ez gaitun zin egiteko jaio emakumea!” bota zidan barrez.

Katua atera zuen autotik, baita ordezko gurpila ere. Nik ere ez neukan jakinduria handirik gurpilak aldatzearen arteaz, baina saiatu behar. Gainera ez neukan gogo askorik alde egiteko, eta “istripuarena” aitzakia ona zen egun batez bete beharrak apur bat burutik aterarazteko. Hori bai, bero gehiegi egiten zuen.Alkandora blai eginda neukan eta kuleroak itsatsita.

Musika kendu zuen asko kontzentratu behar bagina lez autoaren gurpil-aldaketan. Kilkerrak aditzen ziren iratze artean eguzkiak gogoz jo arren.

Behera makurtu ginen batera, eta emakumearen bular handiak nabariago egin ziren haren soineko txikian. Ez naiz “neskek ez naute erakartzen” dioten horietakoa, baina normalean mutilenganako erakarmen handiagoa sentitzen dut. Ezberdin izan zen, oso kitzikagarria egiten zitzaidan emakume haren ahotsa, haren gorputza oihal urdinean estu bilduta, izakera axolagabea.

Izerdi tantak jausten zitzaizkidan lepotik hatz puntetaraino baina lortu genuen behingoz gurpileko torlojuak laxatu, katua behar bezala jarri eta autoa gora igotzea. Nik eginarazi nion bira katuko biraderari, eta ohartu nintzen bestea ipurdiari so nuela. Ez nion kasu gehiegirik egin, eta jaiki egin nintzen “orain soilik gurpil bat besteagatik aldatzea falta da” nuela buruan. Baina hori baino gurpila aldatzeko lehen pausoa ongi egin izana ospatzea erabaki genuen. Saltoka hasi ginen haurrak bezala eta elkar besarkatu genuen barrez
betiko lagun zaharrak bagina bezalaxe.

Besarkatuta ginela, bere bularrak nireen kontra sentitzen nituen, aldakak, eta beso sendoez heltzen ninduen. Bero hilgarria sentitzen nuen baina oraingoan hankartea heze nabari nuen, dardara batez.

Bat-bateko kontua izan zen, ez nuen pentsatu, soinekoak lepondoan zuen xingolatxoa askatu nion bihurri eta ez zuen horren kontrako ezer egin hark. Alderantziz, ezpainak geldoki hurbildu zizkidan belarri atzera, eta esku batez nire adatsak baztertzen zituen artean, hozkatxoka hasi zitzaidan azalean.

Bere autora gidatu ninduen, eta lehiatilak zabalik utziz atea itxi genuen. Ohi baino gorago zegoen autoa, katuaren gainean eta kulunka apur bat egiten zuen, baina behintzat ez zen jausi. Mihiak batu genituen txirikorda batean, eta nire eskuek bere soinekotxoa apur bat gehiago igoarazi zuten bere izterretan gora, azaleko poro bakoitzak piztuaraziz laztan leunez. Berak nahiago zuen ni bezain geldo ez joan, ez geneukan erritmo bera baina horrek are gehiago erakartzen ninduen. Alkandora kendu zidan bizkor eta soinekoa kendu zuen hark ere.

Badakit bular mardulak nire begien aurrean jartzeak boteretsu sentiarazten zuela, baina ez nuen nik botere gutxiago, bularretakoa askatu nion eta bere titi-buruak miazkatzeari ekin nion.Eskuak sartu zizkidan kulerotik, eta ipurdiaren kontra jarri zituen, esku-haurrak alboz albo sentiaraziz nire atzealdean irristan. Hatz txikiaz uzkia laztandu eta kuleroak kendu zizkidan. Lehiatilatik bota zituen, oraindik ez dakit nora.

Aluko bilotxoak baztertu zizkidan mihiaz, eta aluaren ezpainak igurtzi zizkidan. Blai eginda nengoen,oso irristakorra zen hori dena, eta beroa. Klitorian jolasean zebilen haren aho gozoa eta bitartean hatzerkuslea sartzen zidan baginatik. Dar-darka hasi nintzen gozamenaz eta oraindik jantzirik nuen bularretakoa kendu nuen bitartean. Bi hatz sartu zizkidan oraingoan.

Buruan laztan egiten nion katakume bat bailitzan, eta berak bere hartan jarraitu zuen garrasitxo bat aterarazi eta aurpegira so egin zidan arte. Ezpainak kakaotan bustirik balitu bezala irribarrez.

Musu eman zidan sakon eta agian ni traketsago ibili nintzen baina ez zuen kexarik egin kuleroak kendu nizkionean. Ez nuen hatzik erabili, mihia aterpetxo hartan blai egin arte sartu nion, eta hark bitartean astakeriak esaten zituen, auskalo zenbat hizkuntzatan.

Oraindik ez zen ase eta nire prakak ondoko eserlekuan zeudela poltsikoan sartu nuen eskua.Bulegoko bolaluma dotore eta garestia atera nuen bertatik. Luzea eta zabala zen eta bera ohartu gabe hankartetik sartu nion, horrela berriz haren bular erosoetara igo ahal izateko aurpegia, eta haren ahora,lepoan koxk egin ziezadan ondoren. Bolalumaren kanpoalde lau distiratsua haren barneko pareten kontra
igurtzi nuen gora eta behera, ez zuen galdetu zer sartu nion, gogoko zuen eta kitto.

Oraindik apur bat bero, baina tarte bat igarota neketsu besarkatu genuen elkar, bion izerdi eta usainak nahas-nahas eginda. Masailak gorrituta zeuzkan eta begiak itxi zituen nire magalean unetxo batez.

Gurpila jartzen amaitu genuen dena den, mezu bat bidali nion senarrari semearen bila joan zedin eta azpitik kulerorik ez nuela jantzi behar izan nituen galtzak. Ez nintzen ausartu galdetzera ea inoiz gehiago ikusiko ote genuen elkar eta bere hartan utzi genuen auzi hori. Elkarri agur egin eta norberak bere bidea hartu zuen. Soilik beste kulero sexy beltz horietako batzuk erosi beharko nituen, senarraren gogokoenak zirelako. Tira, eta agian beste bolaluma bat…

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: